EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

+46
georgino
Oker
snaiz
Autista
Jud
chiskeik
MusicHunter
Osaba_Waylon
ekilore
malone
nacho
Jesse James
SleazeGirl
agianegunbatez
rudicio
Axlferrari
Urbeltz
davegahanynograham
filipusIV
Ashra
Neska
Marcial Garañón
Sois pateticos
Aecio
Bassrock
basquepunk
Poisonblade
Langarica
eskubeltz
KILLER
disturbiau
pantxo
señor rosa
karlos gasteiz
halo
Stormy
loaded
haserretuta
Yomis
Joseba
Carlos Ka
Emeritus Pope
jonikk
jojomojo
Infernu
Poltxu
50 participantes

Página 9 de 20. Precedente  1 ... 6 ... 8, 9, 10 ... 14 ... 20  Siguiente

Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Sáb Mar 03 2018, 21:20

Pasadizo bat gaur, Donostiko Raviolina jatetxean, Portu kalean, arraza beltzeko zerbitzariak euskeraz primeran daki eta oso tipo jatorra da. Aldiz, arduradun zebilen neska donostiarrak eskerrik asko euskera esateko ere talenturik ez du erakutsi.

Badakizue, aurreneko hitza euskeraz BETI. Uste baino jende gehiagok daki.
Infernu
Infernu

Mensajes : 53184
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por karlos gasteiz Sáb Mar 03 2018, 22:40

Urbeltz escribió:Martxoko hilabetean "basque fest rock city" eta Bilboko "Indie festival" jaialdietan joko dute.

KASKEZUR  study
karlos gasteiz
karlos gasteiz

Mensajes : 54491
Fecha de inscripción : 24/06/2011

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por karlos gasteiz Sáb Mar 03 2018, 22:41

https://kaskezur.bandcamp.com

Diska bandcampen dago

Última edición por karlos gasteiz el Dom Mar 04 2018, 01:16, editado 1 vez
karlos gasteiz
karlos gasteiz

Mensajes : 54491
Fecha de inscripción : 24/06/2011

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Poltxu Dom Mar 04 2018, 00:31

deeeeedio.
ez da ba ahuntazearen gauerdiko eztula!!!!
hementxe darraizue jo ta su!!!
ointxe iritsi berri naiz donostiako alde zahar txit garastitik.
baina lagun arte bikaina izan dut, dudarik gabe ega horrek dena ahalbideratzen du noski.
Poltxu
Poltxu

Mensajes : 5040
Fecha de inscripción : 13/12/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por karlos gasteiz Dom Mar 04 2018, 01:16

Poltxu escribió:deeeeedio.
ez da ba ahuntazearen gauerdiko eztula!!!!
hementxe darraizue jo ta su!!!
ointxe iritsi berri naiz donostiako alde zahar txit garastitik.
baina lagun arte bikaina izan dut, dudarik gabe ega horrek dena ahalbideratzen du noski.

Bejondeizula, txo!
karlos gasteiz
karlos gasteiz

Mensajes : 54491
Fecha de inscripción : 24/06/2011

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Urbeltz Dom Mar 04 2018, 07:15

karlos gasteiz escribió:https://kaskezur.bandcamp.com

Diska bandcampen dago
Bai, errexago neukan helbia ezartzea bai, desastre!!!! Ea aukera daukazuen ikusteko, kriston zuzenekoa daukate eta.

Urbeltz

Mensajes : 633
Fecha de inscripción : 09/11/2016

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Axlferrari Lun Mar 19 2018, 11:08

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 MUESTRA_ENORMESUCIEDAD_cubierta%20EUS

Lohia
Maite Mutuberria

http://www.pepitas.net/libro/lohia

Izena eman nahi nion.
Nola deitu hainbeste nekatzen ninduen horri?
Dena zikintzen zuen oinazeari?
Zer hitz jarri orban horri?
Nire koaderndetara irauli ahal izan nuen,
Besterik ez. Eta izendatzen jakin gabe
Jarraitzen nuenez,
Lohia deitu nion.
Axlferrari
Axlferrari

Mensajes : 22321
Fecha de inscripción : 06/02/2016

https://www.editions-ivrea.fr/fr/2-catalogue.html

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por karlos gasteiz Lun Mar 19 2018, 11:20

pasa den asteburuan WILLIS DRUMMOND eta BERRI TXARRAK zuzenean ikusi nituen

era berean, beste euskaldun talde bat ezagutu nuen, MOCKERS. Amurrion WILLIS DRUMMONDentzat telonero izan zirenak

gazteak eta musiko onak iruditu zitzaizkidan. abestiak ezagutzen ez ditudanez, ez ditut juzgatuko. zuzenekoa entretenigarria daukate, hori bai

hemen entzungai https://mockers.bandcamp.com/
karlos gasteiz
karlos gasteiz

Mensajes : 54491
Fecha de inscripción : 24/06/2011

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Marcial Garañón Lun Mar 19 2018, 11:53

karlos gasteiz escribió:pasa den asteburuan WILLIS DRUMMOND eta BERRI TXARRAK zuzenean ikusi nituen

era berean, beste euskaldun talde bat ezagutu nuen, MOCKERS. Amurrion WILLIS DRUMMONDentzat telonero izan zirenak

gazteak eta musiko onak iruditu zitzaizkidan. abestiak ezagutzen ez ditudanez, ez ditut juzgatuko. zuzenekoa entretenigarria daukate, hori bai

hemen entzungai https://mockers.bandcamp.com/

Mocker's-ekoek, ikusi nituenean, ingelesez egiten zuten. Orain, euskeraz?

Agur bero bat. Martzial Garañón

Marcial Garañón

Mensajes : 17359
Fecha de inscripción : 04/04/2008

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por karlos gasteiz Lun Mar 19 2018, 11:57

Marcial Garañón escribió:
karlos gasteiz escribió:pasa den asteburuan WILLIS DRUMMOND eta BERRI TXARRAK zuzenean ikusi nituen

era berean, beste euskaldun talde bat ezagutu nuen, MOCKERS. Amurrion WILLIS DRUMMONDentzat telonero izan zirenak

gazteak eta musiko onak iruditu zitzaizkidan. abestiak ezagutzen ez ditudanez, ez ditut juzgatuko. zuzenekoa entretenigarria daukate, hori bai

hemen entzungai https://mockers.bandcamp.com/

Mocker's-ekoek, ikusi nituenean, ingelesez egiten zuten. Orain, euskeraz?

Agur bero bat. Martzial Garañón

ez ez. ingelesez ia dena

euskal herrikoak direla esan nahi nuen. durangarrak, hain zuzen
karlos gasteiz
karlos gasteiz

Mensajes : 54491
Fecha de inscripción : 24/06/2011

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Ashra Lun Mar 19 2018, 12:35

karlos gasteiz escribió:pasa den asteburuan WILLIS DRUMMOND eta BERRI TXARRAK zuzenean ikusi nituen

era berean, beste euskaldun talde bat ezagutu nuen, MOCKERS. Amurrion WILLIS DRUMMONDentzat telonero izan zirenak

gazteak eta musiko onak iruditu zitzaizkidan. abestiak ezagutzen ez ditudanez, ez ditut juzgatuko. zuzenekoa entretenigarria daukate, hori bai

hemen entzungai https://mockers.bandcamp.com/

Zer iruditu zitzaion Burubio aretoa, Karlos?

Amurrioarra izan arren, ezin izan nintzen joan, asteburu gehienak kanpoan lan egiten dut eta Rolling Eyes
Ashra
Ashra

Mensajes : 19134
Fecha de inscripción : 27/06/2010

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Poltxu Lun Mar 19 2018, 13:26

gu.... Embarassed Embarassed Embarassed Grises taldea ikusten izan ginen Dabadaba aretoa, Donostian.
tira, taldeko musikari bat laguna da eta gure zaletasuna betetzen ez duen musika izanik ba.... Baina beraien esparrua ederki jorratzen dute eta Zestoako taldeak dantzan jarri zuen tope zegoen dabadaba aretoa. 600 pertsona inguru omen zegoen bertan.
oso jatorrak bai oholtza gainean eta baita gero ere.
Poltxu
Poltxu

Mensajes : 5040
Fecha de inscripción : 13/12/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por karlos gasteiz Lun Mar 19 2018, 13:32

Ashra escribió:
karlos gasteiz escribió:pasa den asteburuan WILLIS DRUMMOND eta BERRI TXARRAK zuzenean ikusi nituen

era berean, beste euskaldun talde bat ezagutu nuen, MOCKERS. Amurrion WILLIS DRUMMONDentzat telonero izan zirenak

gazteak eta musiko onak iruditu zitzaizkidan. abestiak ezagutzen ez ditudanez, ez ditut juzgatuko. zuzenekoa entretenigarria daukate, hori bai

hemen entzungai https://mockers.bandcamp.com/

Zer iruditu zitzaion Burubio aretoa, Karlos?

Amurrioarra izan arren, ezin izan nintzen joan, asteburu gehienak kanpoan lan egiten dut eta Rolling Eyes

oso ondo dagoela, egia esan

Helldorado antzeko areto bat da, poligono batean egina. herritik ordu laurden batera...

soinu ona zeukaten eta leku guztietatik primeran ikusten zen

poteak prezio normalean. oso gustora ibili ginen

dudarik gabe, errepikatuko dut

ez nekien arabarra zinela
karlos gasteiz
karlos gasteiz

Mensajes : 54491
Fecha de inscripción : 24/06/2011

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Ashra Lun Mar 19 2018, 13:41

karlos gasteiz escribió:

Ba bai Laughing Laughing Laughing

Nik uste dut kriston soinua ateratzen dizkietela talde guztiei. De lujo.

Egia da herritik oso hurbil ez dagoela eta adibidez trenez joaten bazara nahikotxo ibili behar da baina benetako arazoa da guztiz "ezkutuan" dagoela...... nik beti esaten diet kartel handi bat edo zerbait jarri behar dutela ze askotan ikusi dut jendea errepidetik gorabehera aretoa aurkitu ezinik Very Happy
Ashra
Ashra

Mensajes : 19134
Fecha de inscripción : 27/06/2010

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por karlos gasteiz Lun Mar 19 2018, 13:52

bai, egia. Laughing 

atea aurkitzeko gorriak ikusi genituen

bakizu, google maps kontsultatzen bertan geundela 

eskerrak koadrila bat sartu zela
karlos gasteiz
karlos gasteiz

Mensajes : 54491
Fecha de inscripción : 24/06/2011

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Dom Abr 15 2018, 15:40

Ea Bilboko erronka honi heltzen diogun eta irabazten dugu, bertokoek euskeraz eginez eta gu joaten garenean aurreneko hitz euskeraz egiten.

Donostian jaio eta Donostian bizi den Ramon Saizarbitoria soziologo eta idazleak esana da: «Uste dut salbazioa Bilbon dagoela: Bilbon salbatuko gara, edo ez gara salbatuko». Euskarak Bilbo behar du: hori da euskalgintzaren aldarria. Euskaldunez osatutako gizartean euskarak bigarren mailako hizkuntza izateari utzi nahi badio, hiriburuak irabazi beharrean da, nahitaez. Euskal Herrian bizi diren hiru milioi biztanletatik milioi bat pasatxo hiriburuetan bizi da: lau euskaldunetatik bat Euskal Herriko zazpi hiriburuetako batean bizi da. Hiriburuak aisialdirako, erosketak egiteko eta, oro har, kontsumorako erdigune eta elkargune dira Euskal Herriko herritar guzti-guztientzat, hiriburuetan bizi direnentzat eta baita bizi ez direnentzat ere.

Euskal Herriko hiriburuak erdararen uztarripean dauden eremuak dira: Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik hirutan —Bilbon, Gasteizen eta Iruñean— euskara eta gaztelania ez diren beste hizkuntzak euskara baino gehiago erabiltzen dira kalean: euskara %3 bakarrik erabiltzen da. Baionan ere kaleko erabilera %3koa da. Erabilerarik handiena Donostiak du (%16).

Erabilerak duen oztopo nagusienetako bat erraztasun eza izaten da. Euskal Herriko hiriburuetan bizi diren euskaldun gehienek erraztasun handiagoa dute erdaraz euskaraz baino. Hiriburuetan bizi diren euskararen berezko hiztunak (euskaraz erraztasun handiagoa dutenak) %1 besterik ez dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean. Donostian eta Ipar Euskal Herriko hiriburuetan, berriz, %6. Beraz, hiriburuetan bizi diren hamar euskaldunetatik bederatzi baino gehiago, hobeto eta errazago moldatzen da erdaraz euskaraz baino.

Hiriburuetan bizi diren euskaldunak sakabanatuta dauden ur tantak bezalakoxeak dira. Erdararen lur elkorra ukitu ahala lurruntzen diren tantak dira. Tantek elkartuta bakarrik busti dezakete eta horixe falta zaie hiriburuetako euskaldunei. Bilbo da euskaldun gehien dituen munduko hiria, ia 75.000 euskaldun baititu, baina biztanleen ia %80 erdalduna da. Euskaldun direnen artean ere %90ek baino gehiagok errazago egiten du erdaraz. Baina, oztopoak oztopo, Bilbo gero eta euskaldunagoa da: orain 30 urte %6 ziren euskaldunak Bilbon; gaur egun, berriz, %22 dira (%16ko gorakada gertatu da). Gorako joera hori Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan gertatzen ari da. Ipar Euskal Herrikoetan, aldiz, euskaldunen beherakada etenda dago gaur egun, eta euskaldun kopuruari eutsi egiten zaio %9aren bueltan.

Hiriburuak erdalgune izatearen pertzepzioa erabat zabalduta dago eta pertzepzio horrek berez direna baino erdaldunago bihurtzen ditu. Isildutako euskara da hiriburuetakoa: herri euskaldunagoetan eta arnasguneetan bizi diren euskaldun gehienek, lehen hitza euskaraz egiten ahalegindu gabe, zuzen-zuzenean, erdaraz egiten dute Euskal Herriko hiriburuetan. Izan ere, gatazka linguistikoa gertatzeko arriskuaren aurrean, zuzen-zuzenean, erdaraz egiten dute, ziurtasunik ez dutelako solaskideak euskaraz jakingo ote duen. Hortaz, Euskal Herriko hiriburuetan ziurtasun linguistikoaren faltak eta gatazka linguistikoaren mehatxuak euskaldunak erdaraz egitera bultzatzen ditu.

Euskara erabiltzea oztopatzen duten eremu urbano erdaldunetan hiztunek euskara erabiltzea daukate, euskaraz eraikita dituzten harreman-sareen arabera. Eraikita dituzten harreman-sareak euskarazkoak baldin badira, euskaraz bizitzea izango dute neurri handi batean, baita Bilboko auzorik erdaldunenean ere. Gure hirietan txirrinduz ibiltzeko ibilbideak eraiki ditugun bezalaxe, Euskal Herriko hiriburu eta hirietan euskararen bidegorriak eraiki behar dira euskararen praktikarako sareak osatzeko.

Hiriburuetan euskara euskaldunen arteko harreman-hizkuntza bihurtzeko, lehen-lehenik, harreman-sare egituratuak eraiki behar dira. Harreman-sare egituratu horiek, besteak beste, herritarren kontsumo eta aisialdi ohituretan oinarrituta eraiki daitezke: jo dezagun lurralde bateko herritarrek arropa erostera hiriburura joateko ohitura dutela. Jo dezagun arropa erostera hiriaren alde zehatz batera joaten direla herritar horiek. Bide beretik, jo dezagun, hamabostean behin, futbol ligako lehen mailako taldeak jokatzen duenean, probintzia osotik partida ikustera joan ohi diren zaleak hiriburuko kale jakin batzuetako taberna jakin batzuetara joaten direla partida hasi aurretik. Eta, jo dezagun hiriburuetako unibertsitateetan ikasten ari den ikasle jendea ostegunero taberna berberetan elkartzen dela. Herritarren jokabide horiek kontuan hartuta, hiriburuko udalak hirigintza antolamenduan gune horietan dauden dendak eta tabernak euskararen lehentasunezko azpiegitura izenda ditzake eta udalerriaren hirigintza antolamendutik hizkuntza baldintzak eta betekizunak eska ditzake euskarazko zerbitzua berma dadin azpiegitura horietan. Bide beretik, euskararen lehentasunezko azpiegitura diren aldetik lurraldeko foru aldundiak ere hobari-fiskalak zehaztu ditzake herritarrei euskarazko zerbitzua bermatzearren.

Hiriburuetako euskarazko harreman-sare egituratuek, euskararen praktikarako oztopoz betetako ingurune urbanora, ziurtasun linguistikoa ekarriko lukete, alde batetik, eta, bestetik, eragin biderkatzailea izango lukete, izan ere, harreman-sare horietaz baliatzeko aukera euskaldun guzti-guztiek izango lukete, hiriburuetan bizi diren euskaldunek eta baita hiriburuetara jotzen dutenek ere. Azken batean, herrietako euskaldunei euskaraz egiteko aukera emanez gero, hiriburuak euskaldunago bihurtuko dira.

Munduko herrialderik aurreratuenetan hirigintza antolamendua gizarte garapenerako tresna garrantzitsua da. Euskararen berdintasun soziala Euskal Herriko gizartearen garapenerako ezinbesteko helmuga da. Horregatik, hirigintzaren antolamendutik euskararen gizarte berrikuntza erdiesteko bideak hezur-mamitu behar dira, baita hiriburuetan ere. Baita Bilbo irabazteko ere.
Infernu
Infernu

Mensajes : 53184
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por karlos gasteiz Dom Abr 15 2018, 15:55

Mardula, aizu  Laughing
karlos gasteiz
karlos gasteiz

Mensajes : 54491
Fecha de inscripción : 24/06/2011

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Dom Abr 15 2018, 16:10

karlos gasteiz escribió:Mardula, aizu  Laughing
Piskanaka irakurri, horregatik jarri dut beltzez garrantzitsuena.
Infernu
Infernu

Mensajes : 53184
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por karlos gasteiz Dom Abr 15 2018, 18:03

Ulertu egiten dut

Baina luzeegia da  Very Happy
karlos gasteiz
karlos gasteiz

Mensajes : 54491
Fecha de inscripción : 24/06/2011

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Dom Abr 29 2018, 17:50

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2596/gu-espainolak-gara-euskal-herrikoak#iruzkinak
Infernu
Infernu

Mensajes : 53184
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Mar Mayo 01 2018, 22:55

http://www.argia.eus/albistea/aitzondo-irunen-euskarari-bultzada-emateko-elkartea

Irunen badaukazue erreferente bat. Badakizue, lehen hitza euskeraz eginez gero, uste baino je de gehiagok eranrzungo dizue. Baita Irunen ere.
Infernu
Infernu

Mensajes : 53184
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Poltxu Jue Mayo 10 2018, 11:08

Poltxu
Poltxu

Mensajes : 5040
Fecha de inscripción : 13/12/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Poltxu Jue Mayo 10 2018, 11:11

pertsona batekin geratua nengoen.
berandutuko zaiola esan dit telefonoz.
tolosa eta beasain nahastu omen ditu presaren poderioz.
kafe kikarari bueltak emanez, leihotik begira, ezin abesti aproposagorik hertzainaken salda badago baino.
hasiera behintzat hoilakoxea da ezta???
gaur beti bezala, euria ari du hemen....
Poltxu
Poltxu

Mensajes : 5040
Fecha de inscripción : 13/12/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Jue Mayo 10 2018, 15:39

Poltxu escribió:pertsona batekin geratua nengoen.
berandutuko zaiola esan dit telefonoz.
tolosa eta beasain nahastu omen ditu presaren poderioz.
kafe kikarari bueltak emanez, leihotik begira, ezin abesti aproposagorik hertzainaken salda badago baino.
hasiera behintzat hoilakoxea da ezta???
gaur beti bezala, euria ari du hemen....
Kaferako baino salda beroa hartzeko eguraldi hobea dago gaur, zalantza izpirik gabe.
Infernu
Infernu

Mensajes : 53184
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Vie Jun 01 2018, 12:46

https://twitter.com/behatokia/status/1001527342592753664
Infernu
Infernu

Mensajes : 53184
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Poltxu Vie Jun 01 2018, 14:06

Infernu escribió:https://twitter.com/behatokia/status/1001527342592753664

dedio!
latza!
zerbitzu publiko batek hori esatea ere!
Poltxu
Poltxu

Mensajes : 5040
Fecha de inscripción : 13/12/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Vie Jun 01 2018, 16:06

Poltxu escribió:
Infernu escribió:https://twitter.com/behatokia/status/1001527342592753664

dedio!
latza!
zerbitzu publiko batek hori esatea ere!
Txioaren azken erantzuna ere ikaragarria da.
Infernu
Infernu

Mensajes : 53184
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Neska Jue Jun 14 2018, 10:11

Ahozko frogatik irteten dut oraintxe bertan. Ondo egin dudala uste dut . Oraindik faltatzen da idazmena, entzumena eta irakurmena baina horiek ez naute arduratzen hainbeste, beraz, pozik nago. Nahiz eta hemen ez idatzi, batzuetan hari honekin ikasten dut. Askotan ez dut ezer ulertzen, baina eskerrik asko denoi.
Neska
Neska
Moderadora

Mensajes : 28695
Fecha de inscripción : 10/04/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por pantxo Jue Jun 14 2018, 10:14

Neska escribió:Ahozko frogatik irteten dut oraintxe bertan. Ondo egin dudala uste dut . Oraindik faltatzen da idazmena, entzumena eta irakurmena baina horiek ez naute arduratzen hainbeste, beraz, pozik nago. Nahiz eta hemen ez idatzi, batzuetan hari honekin ikasten dut. Askotan ez dut ezer ulertzen, baina eskerrik asko denoi.

Zure gorputzeko zein zati irten duzu? Zu oso osorik, ezta? Orduan, irten NAIZ. Laughing

Zorionak eta zorte on!!!
pantxo
pantxo

Mensajes : 47892
Fecha de inscripción : 22/09/2008

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por pantxo Jue Jun 14 2018, 10:15

Hau askotan gogoratzen diot alabari, ohikoa da.
pantxo
pantxo

Mensajes : 47892
Fecha de inscripción : 22/09/2008

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Jue Jun 14 2018, 10:16

Neska escribió:Ahozko frogatik irteten dut oraintxe bertan. Ondo egin dudala uste dut . Oraindik faltatzen da idazmena, entzumena eta irakurmena baina horiek ez naute arduratzen hainbeste, beraz, pozik nago. Nahiz eta hemen ez idatzi, batzuetan hari honekin ikasten dut. Askotan ez dut ezer ulertzen, baina eskerrik asko denoi.
Zorionak, Neska!

Badakizu hemen laguntzeko gaudela, beraz, esamolderen bat edo ulertzen ez baduzu, galdetu lasai eta atsegin handiz azalduko dizugu.
Entzumenerako irratia da onena, edo igande baten euskaraz asko egiten den leku batetara egun pasa joan eta jendearekin hitzegitea, belarria asko entrenatzen da horrela.
Jarraitu horrela! axl
Infernu
Infernu

Mensajes : 53184
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Jue Jun 14 2018, 10:18

pantxo escribió:
Neska escribió:Ahozko frogatik irteten dut oraintxe bertan. Ondo egin dudala uste dut . Oraindik faltatzen da idazmena, entzumena eta irakurmena baina horiek ez naute arduratzen hainbeste, beraz, pozik nago. Nahiz eta hemen ez idatzi, batzuetan hari honekin ikasten dut. Askotan ez dut ezer ulertzen, baina eskerrik asko denoi.

Zure gorputzeko zein zati irten duzu? Zu oso osorik, ezta? Orduan, irten NAIZ. Laughing

Zorionak eta zorte on!!!
Irteten dut ere ez dago ondo. Ekintzen denbora ezberdina da euskaraz eta gaztelaniaz.
Oso erraza da.
Barruan     -> irtengo naiz      
Atean  ->   irtetzen ari naiz

Kanpoan  ->   irten naiz
Infernu
Infernu

Mensajes : 53184
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por karlos gasteiz Jue Jun 14 2018, 10:24

Zorionak neska!
karlos gasteiz
karlos gasteiz

Mensajes : 54491
Fecha de inscripción : 24/06/2011

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Neska Jue Jun 14 2018, 10:41

Ay ama!!! Egia da! “Irten naiz”. Banekien! facepalm Horrela ez dut gaindituko idazmena! affraid

Oriandik B1etan nago, eh? (“B1etan” edo “B1an”?... zoratzen naiz mugagabeekin)
Neska
Neska
Moderadora

Mensajes : 28695
Fecha de inscripción : 10/04/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por pantxo Jue Jun 14 2018, 10:47

Lasai, neska!!! Laughing

Horrelako akatsak ohikoak dira baita euskaldun zaharren artean. Erreza da eta segituan hartuko duzu, askotan gazteleratik itzultzean egiten dugu akatsa.
pantxo
pantxo

Mensajes : 47892
Fecha de inscripción : 22/09/2008

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Neska Jue Jun 14 2018, 10:49

Infernu escribió:
Neska escribió:Ahozko frogatik irteten dut oraintxe bertan. Ondo egin dudala uste dut . Oraindik faltatzen da idazmena, entzumena eta irakurmena baina horiek ez naute arduratzen hainbeste, beraz, pozik nago. Nahiz eta hemen ez idatzi, batzuetan hari honekin ikasten dut. Askotan ez dut ezer ulertzen, baina eskerrik asko denoi.
Zorionak, Neska!

Badakizu hemen laguntzeko gaudela, beraz, esamolderen bat edo ulertzen ez baduzu, galdetu lasai eta atsegin handiz azalduko dizugu.
Entzumenerako irratia da onena, edo igande baten euskaraz asko egiten den leku batetara egun pasa joan eta jendearekin hitzegitea, belarria asko entrenatzen da horrela.
Jarraitu horrela! axl

Eskerrik asko! Kotxean beti entzuten dut “Euskadi irratia” eta  nire alabarekin “Goazen” ikusten dut etb1ean Laughing
Neska
Neska
Moderadora

Mensajes : 28695
Fecha de inscripción : 10/04/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Jue Jun 14 2018, 10:51

Neska escribió:

B1ean izango zen zuzenena.
Ahal baduzu, euskaraz pentsatzen saiatu itzuli beharrean, piskanaka ideia konplexuagoak garatzeko gai izango zara. Itzultzea beti da zaila.
Infernu
Infernu

Mensajes : 53184
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por pantxo Jue Jun 14 2018, 10:55

Neska escribió:
Infernu escribió:
Neska escribió:Ahozko frogatik irteten dut oraintxe bertan. Ondo egin dudala uste dut . Oraindik faltatzen da idazmena, entzumena eta irakurmena baina horiek ez naute arduratzen hainbeste, beraz, pozik nago. Nahiz eta hemen ez idatzi, batzuetan hari honekin ikasten dut. Askotan ez dut ezer ulertzen, baina eskerrik asko denoi.
Zorionak, Neska!

Badakizu hemen laguntzeko gaudela, beraz, esamolderen bat edo ulertzen ez baduzu, galdetu lasai eta atsegin handiz azalduko dizugu.
Entzumenerako irratia da onena, edo igande baten euskaraz asko egiten den leku batetara egun pasa joan eta jendearekin hitzegitea, belarria asko entrenatzen da horrela.
Jarraitu horrela! axl

Eskerrik asko! Kotxean beti entzuten dut “Euskadi irratia” eta  nire alabarekin “Goazen” ikusten dut etb1ean Laughing

Idatzi gehiago hemen eta galdetu lasai zalatzak, plazer bat da!!!
pantxo
pantxo

Mensajes : 47892
Fecha de inscripción : 22/09/2008

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por karlos gasteiz Jue Jun 14 2018, 11:24

"Irteten duzu" maiz erabiltzen da.

Gaizki erabilita baina...

http://eu.musikazblai.com/su-ta-gar/zure-aurrean-makurtzen-naiz/
karlos gasteiz
karlos gasteiz

Mensajes : 54491
Fecha de inscripción : 24/06/2011

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Jue Jun 14 2018, 11:30

karlos gasteiz escribió:"Irteten duzu" maiz erabiltzen da.

Gaizki erabilita baina...

http://eu.musikazblai.com/su-ta-gar/zure-aurrean-makurtzen-naiz/
Salgoren itzulpena da.
Infernu
Infernu

Mensajes : 53184
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por loaded Jue Jun 14 2018, 11:33

Bizkaieraz ere askotan erabiiltzen da.
loaded
loaded

Mensajes : 45240
Fecha de inscripción : 20/04/2008

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por disturbiau Jue Jun 14 2018, 11:41

Zorionak Neska!!

Ni ere pozik nago. Legea bigiratuz konturatu naiz karrera euskaraz egiteagatik, C1a dudala cheers cheers cheers

Ez dakit zenbat urte tituluarekin eta jakin gabe Crying or Very sad Crying or Very sad Crying or Very sad
disturbiau
disturbiau

Mensajes : 34582
Fecha de inscripción : 11/04/2016

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por KILLER Jue Jun 14 2018, 12:07

Iepa!!! 

Guk bi irakurmena, hiru entzumena eta idazmena egin ditugu aste honetan. Astelehenean ahozkoa egingo dugu. Nire ustez ahozko froga egiterako oso prestatuta nago. Bi ordu ostiralero berbalaguna egiten dut. 
Eta B-1 mailako ahozkoa ez da zaila. Irakasleak nolakoa izango den froga : Azaldu konparaketa egoera bat bi minututan (Mugikorrak lehen eta orain, gure herriaren eboluzioa, edozein gauza) eta bost minutuko eztabaida . Bikotekan egingo ditugu. 
Atzo Irakasleak oso ondo egin ditudala "boligrafoko frogak"esan zidan. Orduan, sano lasai joango naiz ahozko frogara. Normalean galdegaiarekin (ordenarekin) hanka sartzen dut ahozkoan. 
Neska, zorionak! 

Ondo izan!
KILLER
KILLER

Mensajes : 28362
Fecha de inscripción : 06/11/2011

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por pantxo Jue Jun 14 2018, 12:17

KILLER escribió:Iepa!!! 

Gora Getxoko itsasargia!!!!

Zorte on zuri ere!!!
pantxo
pantxo

Mensajes : 47892
Fecha de inscripción : 22/09/2008

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Jue Jun 14 2018, 12:17

KILLER escribió:Iepa!!! 

Guk bi irakurmena, hiru entzumena eta idazmena egin ditugu aste honetan. Astelehenean ahozkoa egingo dugu. Nire ustez ahozko froga egiterako oso prestatuta nago. Bi ordu ostiralero berbalaguna egiten dut. 
Eta B-1 mailako ahozkoa ez da zaila. Irakasleak nolakoa izango den froga : Azaldu konparaketa egoera bat bi minututan (Mugikorrak lehen eta orain, gure herriaren eboluzioa, edozein gauza) eta bost minutuko eztabaida . Bikotekan egingo ditugu. 
Atzo Irakasleak oso ondo egin ditudala "boligrafoko frogak"esan zidan. Orduan, sano lasai joango naiz ahozko frogara. Normalean galdegaiarekin (ordenarekin) hanka sartzen dut ahozkoan. 
Neska, zorionak! 

Ondo izan!

Aupa Killer. Saiatu euskara gehiago entzuten. Zuk idatzitakoan akats txiki batzuk daude oso erraz konpontzen direnak.
Zorionak eta animo guztiak zuri ere!
Infernu
Infernu

Mensajes : 53184
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por KILLER Jue Jun 14 2018, 12:22

Egunero Faktoria entzuten dut. Teleberria ere ikusten dut. Eta Herri Txiki Infernu Haundi asko gustatzen zait, ia ezer ez ulertu arren.  Laughing Laughing Laughing
KILLER
KILLER

Mensajes : 28362
Fecha de inscripción : 06/11/2011

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por pantxo Jue Jun 14 2018, 12:28

KILLER escribió:Egunero Faktoria entzuten dut. Teleberria ere ikusten dut. Eta Herri Txiki Infernu Haundi asko gustatzen zait, ia ezer ez ulertu arren.  Laughing Laughing Laughing

Hori Pagadiren errua da, oso azkar hitzegiten du, ez du gehiegi ahoskatzen eta Erniobeheako euskalkian hitzegiten du.
Hori bai, putoamo latza da, ingleseko partikularrak elkarrekin egin genituen 2 urtez.

Edit:

Azterketan putoamo latza, tipo aparta-gatik aldatu.Laughing
pantxo
pantxo

Mensajes : 47892
Fecha de inscripción : 22/09/2008

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Neska Jue Jun 14 2018, 12:59

KILLER escribió:Iepa!!! 

Guk bi irakurmena, hiru entzumena eta idazmena egin ditugu aste honetan. Astelehenean ahozkoa egingo dugu. Nire ustez ahozko froga egiterako oso prestatuta nago. Bi ordu ostiralero berbalaguna egiten dut. 
Eta B-1 mailako ahozkoa ez da zaila. Irakasleak nolakoa izango den froga : Azaldu konparaketa egoera bat bi minututan (Mugikorrak lehen eta orain, gure herriaren eboluzioa, edozein gauza) eta bost minutuko eztabaida . Bikotekan egingo ditugu. 
Atzo Irakasleak oso ondo egin ditudala "boligrafoko frogak"esan zidan. Orduan, sano lasai joango naiz ahozko frogara. Normalean galdegaiarekin (ordenarekin) hanka sartzen dut ahozkoan. 
Neska, zorionak! 

Ondo izan!

Niretzat bai! Neutral  Niretzat oso zaila da! Crying or Very sad

Baina zure kasua ezberdina da. Zuk ondo dakizu euskaraz hitz egitea, txikitan ikasi duzu euskaraz, zure arazoa gramatika da, baina nik... inoiz ez dut euskaraz hitz egin. Inoiz ez!! Nik gramatika (idatzita), nire mailatarako, gutxi gora bera, kontrolatzen dut baina hitz egitea... ez daukat ohitura. Oso zaila da niretzat

Sorte on, Killer! Surprised

(PD: Hanka sartzen badut zuzen iezadazue, mesedez)
Neska
Neska
Moderadora

Mensajes : 28695
Fecha de inscripción : 10/04/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por KILLER Jue Jun 14 2018, 13:08

Asko erabiltzen duzu "niretzat", eta gehienetan uste dut edo nire ustez erabili behar duzu.
KILLER
KILLER

Mensajes : 28362
Fecha de inscripción : 06/11/2011

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. - Página 10 Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Poltxu Jue Jun 14 2018, 14:12

disturbiau escribió:Zorionak Neska!!

Ni ere pozik nago. Legea bigiratuz konturatu naiz karrera euskaraz egiteagatik, C1a dudala cheers cheers cheers

Ez dakit zenbat urte tituluarekin eta jakin gabe Crying or Very sad Crying or Very sad Crying or Very sad

joeee! zahartu naiz bapatean.
zer dira C1 eta horiek?
gidatze baimena zela pentsatzen nuen nik.
animo neska. GUrean (giputxilandian) errezagoa da eta nik ez dut telebistarik ikusten eta irratia maiz edo maiz entzuten dut.
Euskeraz irakurtzeko joera handirik ere ez daukat.....baina elkarrizketak euskeraz izan ohi ditut orokorrean.

Kaaaaaarlos zuk euskera Mallorkan....? semearekin ala?
Poltxu
Poltxu

Mensajes : 5040
Fecha de inscripción : 13/12/2012

Volver arriba Ir abajo

Página 9 de 20. Precedente  1 ... 6 ... 8, 9, 10 ... 14 ... 20  Siguiente

Volver arriba

- Temas similares

Permisos de este foro:
No puedes responder a temas en este foro.